Site Overlay

NUTRIZIOA

Zer da?

Nutrizioa beharrezkoa dugun bizi-funtzio bat da, organismoek barneratzen dituzten substantziak (solido eta likido moduan) bere barnean dagokion bezala eraldatzen dituena. Gorputzak elikagai horietatik beharrezko elementuak hartuko ditu, eta soberakinak beste substantzia batean (hondakinak) eraldatuko dira. Soberakin hauek gorputzak berak modu ezberdinetara kanporatuko ditu hondakinak. Gainera, nutrizioa prozes ez-borondatezkoa eta oharkabekoa da. Bertan, hainbat organok eta aparatuk hartzen dute parte, hots, digestio-aparatuak, arnas-aparatuak etab.

Zertarako?

Nutrienteak, energia lortzeko erabiltzen ditugu, eta hainbat substantziaz baliatzen gara; adibidez, gluzidoaz, lipidoaz, proteinaz, uraz eta gatz mineralaz. Mantenugai horiek elikagaien bitartez lortzen ditugu, noski, elikagaiak naturalak edo prozesatuak izan daitezke eta horrek baldintzatuko du elikagaiak osasuntsuak diren ala ez. 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Hizkuntza aldatu »