Site Overlay

 

 

YOGA SARRERA

 

 

 

 

Yoga gorputza, arnasketa eta burua lotzen dituen ariketa da. Ariketa honek jarduera fisikoak, arnasketa eta meditazioa erabiltzen ditu osasun orokorra hobetzeko. Yoga duela milaka urte Indian eratu zela esaten da eta praktika espiritual bezala erabiltzen zuten. Gaur egun aldiz, gehienek ariketa gisa edo pilatuta daukaten estresa eta urduritasuna murrizteko.

Yoga mota desberdina asko daude, hauek ariketen intentsitatearen eta helburuaren arabera sailkatzen direnak. Ezagunenak hauek dira:

      • Yoga Integrala: Intentsitate baxuko yoga mota da, soilik arnasketaz eta meditaziotaz baliatzen dena.
      • Kundalini: Arnasketari garrantzia handiagoa ematen zaio posturei baino. Xedea energia gorputzaren behealdetik askatzea da, gorantz mugitu ahal izateko.
      • Bikram: 26 poseko seriea egitean datza, 35º temperatura inguruan duen gela batean. Honen helburua giharrak, lotailuak eta tendoiak berotzea eta luzatzea da. Gainera izerdiaren bidez gorputza purifikatzen da.

Dena den garrantzitsua da yoga praktikatzen hasi aurretik neurri batzuk ezagutzea, lesioak ekiditzeko. Neurriak hauek dira:

      • Hasi poliki eta oinarrizkoa ikasi ahalegin handiak egin aurretik.
      • Ez eskatu zure erosotasun-mailatik harago. Ezin baduzu posizio bat egin, eska iezaiozu zure maisuari jarrera hori aldatzen laguntzeko.
      • Galderak egin posizio bat nola egin ziur ez bazaude.
      • Eraman botila bat ur eta edan ur asko. Hori bereziki garrantzitsua da Bikram yogan.
      • Entzun zure gorputzari. Mina edo nekea sentitzen baduzu, gelditu eta atseden hartu.

ZERTARAKO?

Arestian esan bezala, yogak gure gorputzak duen estresa edo urduritasuna kentzeko erabiltzen da. Hala ere, beste hainbat onurak ditu gure osasuna hobetzen laguntzen dizkigunak. Adibide batzuk aipatzearren:

 

      • Malgutasuna hobetu.
      • Presio arteriala eta bihotz taupaden maiztasuna murriztu.
      • Lasaitasuna.
      • Zugan duzun konfiantza hobetu.
      • Koordinazioa eta konzentrazioa hobetu.
      • Lo egiten lagundu
      • Bizkarreko mina murriztu.
      • Depresioari aurre egiten lagundu.
      • Pisua galtzeko

NORENTZAT?

Ehunka mota yoga desberdin daudenez, Yoga edornork praktika dezakeen ariketa da. Pertsona bakoitza, berak dituen mugak ezagutuz gero, berarzentza egokiena den yoga mota aukera dezake. Horregatik, bai adin handiko pertsonentzat egokituta dauden motak existitzen dira, hala nola gazteentzat ere.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Hizkuntza aldatu »